Lulabai zerbitzu guztiak dituen haur-eskola bat baino gehiago da. Lulabain tailerrak, hitzaldiak, gurasoen eskolak, kanpamenduak eta bestelakoak ere egiten ditugu. Gure txikiak zaintzeaz gain haien ama eta aitei ere laguntzeko.
Haurtzaindegi bat baino zerbait gehiago
Lulabain jarrera naturalak eta adimenak ahalik eta gehien garatuz jolasten gara, eta giroa zaintzen dugu, estimulu egokien aldetik aberatsa izan dadin, eta, hortaz,ikasteko prozesua beti atsegina izan dadin. Haurrek euren ikaskuntza eraikitzeko izango dituzten oinarriak ezartzen laguntzen dugu, balioen eta gaitasunen garapenari begiratuz.
Lankidetza hitzarmenak
Hezkuntza-instituzioekin, erakundeekin, argitaletxeekin eta beste eragile batzuekin kolaboratzen dugu. Gure familiei hezkuntza eta zaintzarik onena segurtatzeko. Ahalik eta ezagutza gehien helarazteaz kezkatzen gara, hobetu ahal izateko xedez. Behean ikus dezakezu kolaboratzen dugun eskola eta erakundeen zerrenda.
Family plus
Hainbat prestakuntza-tailer ikasturtean zehar, aita, ama eta hezitzaileei zuzenduak, profil pedagogiko desberdineko gaiak jorratuz. Gai bakoitzean espezializatutako hizlariak, guztiz dohainik. Programatutako ikastaroak ikus ditzakezu gure ekitaldien atalean, eta izena eman dezakezu.
Ludoteka
Lulabain badakigu zein zaila den lana eta familiako bizitza oporretan uztartzea. Horregatik, 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ludoteka bat sortu dugu; gure eskolako ohiko erabiltzailea ez bazara ere erabil dezakezu. Gabonetan, Aste Santuan, zubietan eta udako oporretan gertu-gertu gaituzu.
Aitona/amona bat, altxor bat
Gure burmuina sasoian jartzen dugu. Aitona/amonok eta haurrok zaletasunak konpartitzen ditugu eta arazoak konpontzen ditugu jolasen bidez. Hilean behin, asteburu batean, espazio oso berezi bat eskaintzen dugu, presarik eta betebeharrik gabekoa, haurrak eta helduak elkarrekin jolastera etor daitezen.
Next mom
Lulabairen Next mom erditze aurreko eta erditze osteko programa bat da, haurdun dauden emakumeei zuzendua. Mindfulness ariketa hipopresiboetan oinarrituta, programa lagungarria izango zaizu zure haurdunaldia eta amatasun berria hobeto eramateko. Interesatuta bazaude, kontaktatu gurekin eta guztiaz informatuko zaitugu. Lehenengo saioa doakoa da.
Hezkuntzaren alorreko lankidetza eta lotura hitzarmenak
Zenbait hitzarmen ditugu beste hezkuntza-instituzio batzuekin. Horien bitartez, gure txikiek puntu bat lortzen dute harrerako irizpide osagarrietan. Gisa berean, kontaktuan egoten gara gure Hezkuntza-proiektuen eta gure lankidetzaz gauzatzen diren ekintzen bilakaera ezagutzeko.
Etorri nahi duzu geu ikustera?
Nahi baduzu, etorri eta ezagutuko gaituzu. Utzi zure telefonoa eta lehenbailehen kontaktatuko dugu zurekin.